viernes, 20 de mayo de 2011

AFRIKAKO MITOAK

Afrikako mito askok heriotzaren jatorria azaltzen dute: zuluentzat beren jainkoak Unawabu kamaleoia bidali zuen gizarteari esateko ez zela hilko, eta Intulo sugandila kontrakoa esateko. Kamaleoia sugandila baino beranduago iritsi zen mezua emateko, horregatik hilko zirela pentsatzen zuten.


Hotentore herriak dio ilargiak intsektu bat bidali zuela esateko: "nik hiltzen dudanez eta hiltzeaz bizitzen naizenez, zuek berdina egingo duzue". Bidean intsektua erbi batekin topatu zen eta honen eginbeharra entzutean, erbiak bere burua eskaini zuen mezua emateko, azkarragoa bait zen. Gizakiengana iristean hau esan zuen: "Nik hiltzen dudanez eta hiltzen hiltzen naizenez, zuek hil egingo zarete eta zuen bizitzako amaierara iritsi. Erbia itzuli zenean eta ilargiari esan zuena kontatu zioenean, ilargia haserretu eta muturrean jo zuen. Horregatik dago bitan zatitua erbiaren muturra, hala ere, gizakiak bere esana sinesten jarraitzen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario